Baionan Harmonian Kantuz
Uda bukaeraren markatzeko, Baionako Besten hoberena oroit araziz, Tuntuna elkarteak eta Baionako Harmoniak kontzertu eta kantu animazio berezia proposatzen du ostegun huntan, agorrilaren 27an, arratseko 8ak eta laurdenetan xuxen harresien azpian, Platanes ibilbidearen hastapenean, Chaho Pelletier gunearen parrean.
Guneak Bastion Royal izena hartu berria du eta hiriak daramazki hor antolaketa lan haundiak.
Lehen partean oren erdi batez jendeak kantatzen ahalko du Baionan Kantuz guzietan bezala, ondotik Harmonia entzuten ahalko da eta bukaeran bi kantu emanak izanen dira denek elgarrekin: Gora ta gora beti eta Salut Baiona. Oraikoan denbora ederra segurtatua da eta omore ona nolaz ez!
>> bideoa : Jota : Nola Greziar Antzerkian
- 20:15 Baionan Kantuz (programa ikusi)
- 21:15 Baionako Harmonia
- denek elgarrekin :
Gora ta gora beti et Salut Baiona
kantuen programa :
Eperra (64)
Ixil ixilik dago (55)
Errege Leon (36)
Zenbat gera (57)
Athenryko zelaiak (25)
Bake mina (15)
Guk euskaraz (18)
gero, harmoniarekin :
Gora ta gora beti (62)
Salut Bayoune