Baionako Bestak


Baionan Kantuz bestetan :

Bost Baionan Kantuz izanen dira Bestetan, beraz euskaraz kantatzeko gogoa daukanak ez dauka parada eskasik.

Bere ohiko hiru hitzordu izanen ditu Tuntunak Karrikaldiren baitan, Jacques Portes plazan arratseko zortzietan ostegun, larunbat eta igande arratsean oren bat kanturentzat.

Ostiraile arratsean hain  famatua den Urruña aldeko Kuxkuxtu txaranga da izanen aurtengo gomita, bere eta Kantaleon liburuxkan aurkitzen diren kantuen programa batekin.

Preseski asteri guziz, lekuan berean eskuratzen ahalko dira Kantaleon liburuak Ibaialdek salgai emanen dituenak.

Berritasuna ostiraile eguerditan iraganen da: Leon erregea iratzatu eta, Tuntunak baitio lehen kantaldia proposatuko eguerdi eta laurdenetan Herriko Etxeko balkoi azpitik, hor izanen diren Kantaleonak eskuan.
Jin nunbrean Leonen egun luzearen beharden bezala abiatzeko!

Eta sorpresa bat ere izanen Tuntunak aldiro, 2014eko jota berri bat emango baitu. Hunen izena « Pastorala in daukute » pastoral eta ere bozka solas ari zaukuna (Gillom Irigoien-ek idatzia).

>>  Jota hitzak 

>> Kantuen programa

      Besta onak deneri … kantatuz xuxen edo basatik !

 

< berri zerrendarat itzuli