Hamalau urte eta horren karietarat zonbait arrantzako, arrantzale eta itsasoko kantu. Euskal Herria mendiari bezainbat, itsasoari lotua da. Itsas kantuak gure kantu ondarearen parte dira eta ez dugu luzaz arantzatu behar izan haietarik zonbaitzu gure liburuttoaren sarerat biltzeko. Hamalaugarren urtea , kantu horien uhainak eta iodo usainak ferekatuko daukute, beste usaiako eta bestelako 70 bat xaramelekin batean.
Urtetik urterat ere, gure hitzorduetako publikoa hazten zauku, alta gure amu bakarra euskal kantua da, euskararen lemaren gidaritazpean doana euskal kulturaren untzian. Mariñel ainitz beraz badugu Baionan Kantuzen, Merkatua den gure portua hertsi bilakatzeraino bultaka. Bainan gure untziak ez du portu eskasik bere hirian eta jakinen dugu beti ongi lehiorreratzen liburutto hau iparorratz … baliatu eta gozatu !