Hamazazpi … kantuaren jendetasun izpi!
Hamalaueko gerlaren oroitzapena, elizondotako izen zerrendatrixteetan zizelkatua da Iparraldean, gerla horrekhunki herri guzietan bezala. Duelamende bat, hemengogizon eta aita familiako gazte guziak deituak izan diralau urtez infernuan txintxikatuak izaiteko, orduko eliteenitsukeriak sortu infernurat.
Hemengo soldado gehienak Baionako 49 garren erreximenduansartuak ziren eta Agorilaren 7an frenteratabiatu zirelarik, « Iruten ari nuzu » kantatzen zuten. Amodiozkokantu bat, oraino zaukaten jendetasunarenlekuko. Hantik itzuli direnek guti aipatu dute gerla horrenabrekeria, jendetasunik gabeko itsuskeria hori ezabatunahi izan balute bezala beren izpiritutik. 14eko gerlarenmendeurren huntan, kantu hori eta beste ainitz emanenditugu, kantuetan den jendetasunaren izpiarekin gure urratsak argitzeko…liburutto hau eskuetan.